Juan Luis Goenagaren lana protagonistetatko bat izango da Woody Allenen “Rifkin’s Festival” film berrian, eta Zinemaldiaren inaugurazioan izango du bere mundu mailako estreinaldia.
Zinemagileak margolari espresionista-materiko donostiarraren margolanak aukeratu zituen oraindik argitaratzear dauden eszenak erreproduzitzeko.
Filmatzeko, liburutegiaren zati bat, 130 mihise, materiala eta pintura- tresnak eraman ziren, margolariak Alkizan (Gipuzkoa) duen estudioa erreproduzitzeko.
Gainera, bere obra Kubo-Kutxa Fundazioan ikusi ahal izango da, 2020ko irailaren 4tik 2021eko urtarrilaren 10era bitartean bost hamarkadako ibilbidea birpasatuko duen erakusketa batean.