Artistari buruz
Biografia
Juan Luis Goenaga 1950ean jaio zen. Ikasketak amaitu ostean, era autodidaktan margolanak eta pinturak sortzen hasi zen. 70eko hamarkadan Europan zehar bidaiatu zuen eta momentuko korronte artistikoekin kontaktatu zuen. Gipuzkoara itzultzean euskal historia eta kultura herrikoiagatik interesatu zen, hauek izanez bere ekoizpenen ardatza. Italiara bidaiatu ostean, antzinako maisuak ezagutzeko asmoarekin, aro berri bat hasi zuen bere ibilbidean non magia, surrealismoa eta abstrakzioa batu zituen.
Bere artelanen egiturari zegokionez, naturaren behaketan eta honetatik hartutako gaietan zatzan, tonalitate okreak eta materia eta enpaste handiak nagusi izanik. Hala ere, 80eko hamarkadan gizakiaren irudia erantsi zuen bere lanetan kolorez beteriko ingurune hiritarretan. Hamarkada horretan Alemaniara bidaia ugari egin zituen. Bertan jasotako eraginetik, espresionismoa bereganatzen du bere lanetara, materia biolentzia eta keinu-marrazketa bizitsuz banatuz.
1987an Eusko Jaurlaritzako Gure Artea saria irabazi zuen. Ondoren, Parisera bizitzera joan zen hilabete batzuez. Bien bitartean material ezberdinekin (sareak, plastikoak, erretxinak…)
esperimentatzen hasi zen eta edonolako objektuak eta elementuak sartzen hasi zen bere artelanetan, zuzeneko harremana bilatuz inguru, bizitza eta organikoan.
90eko hamarkadak bere jatorrira itzultzea suposatzen du, alor primitiboenera. Hurrenez hurrengo pintura ilunezko geruza asko banatzen ditu protagonismo nabarmeneko harrizko egitura sortu arte.
Juan Luis Goenagan pedagogia artistikoagatik interes haundia erakutsi izan du beti, bide batez 1993. urtean Arteleku-n pintura tailerra emanez. Baita 2003an Fundación Bilbao Arte-n eta
Sala Kubo Kurtsal-en.
Abstrakziotik irudipenera dijoan bere azkenaldiko sorkuntzan, tonalitate ilunak baztertzen ditu, materia karga handiko urdin, gorri eta berde argien alde.
Iturria: Arteder, Euskal Artea Datu Basea. Bilboko Arte Ederren Museoa
Teknikak
Papera
Oihala
Teknika nahasiak
Olioa
Urmargoa
Grafitoa
Pigmentua
Estudioa
“Nire estudioa espazio intimoa da, agoarra- eta olio-usain handia du, eta eguneroko bizitzako era guztietako objektuak erabiltzen ditut tresna gisa, zartaginetatik hasi eta katu-janariaren latetaraino. Argi naturala daukat, eta harriz eta zurez inguratuta nago, nire bizitza pertsonal eta profesionaleko ezinbesteko elementuak. Lanorduak bitartekatzen ditut estudioaren barruan zein kanpoan, estudioa dagoen lekutik gertu, baldin eta eguraldiak laguntzen badu. “
Sariak
Pinturako lehen saria "Gure Artea 87"1987
Vitoria-Gasteiz
Donostiako Bienaleko pinturako lehen saria1985
Donostia-San Sebastián
Villa de Bilbaoko lehen saria1985
"La pintura de Goenaga, de gran formato, es vigorosa y directa."
VI Gran Premio de Pintura Vasca1972
San Telmo Museoa
XI Certamen Juvenil Nacional de Arte1969
Málaga