Goenagak Eskulanak erakutsiko ditu Galería Luis Burgosen

Juan Luisek atsegin haundiz Eskulanes erakusketa aurkezten dizuete Madril-go Galería Luis Burgosen. Aurreikusitako datak 2020ko otsailaren 21 eta apirilak 4 bitarte dira.

goenaga
Urria. 42 x 53 cm. Olio eta pigmentuak eskulan paperaren gainean.

Erakusketa honetan, eskuz egindako paperen gainean egindako 24 artelan aukeratu dira. Eskulanak, margolarian ohikoa den materiala izateaz gain, erakusketaren izenburu bilakatu da. Artelanen osagarriak olioa, pigmentua eta espartzua dira, zein galeriaren hitzetan “inguruko ikuspegi berri bat ematen du, non subjektuak, bere gorputz, mugimendu eta ikuspegiaz baliatuz, paisaia berri bat osatzen duen”.

Galeria Luis Burgosek sortu zuen Bilbon 1990ean, eta Goenagaren zenbait erakustaldi izan ditu orduz geroztik.

Prentsa txostena deskargatu.

goenaga
Arrikrutz. 57 x 76 cm. Olio eta pigmentuak eskulan paperaren gainean.
goenaga
Bi gorri. 79 x 103 cm. Olio eta pigmentuak eskulan paperaren gainean.