JL Goenagak errealitate areagotuaren iragazki propioa kaleratu du Instagramen

Errealitate areagotuaren iragazkia jaurti du Juan Luisek Instagram sare sozialean.

Sare sozialak, gazteenen artean ezaguna, eta azken aldian bai eta beste adin-segmentu batzuetan ere, denbora jakin batez partekatzen diren bideo laburren formatu bat du, “Stories” izenekoa.

“Stories” horietan posible da aurpegia edo ingurunea aldatzea errealitate areagotuko teknologia erabiltzen duten iragazkiekin.

Juan Luisen taldeak, bere lanak beste publiko batzuei hurbiltzeko eta beste komunikazio-kanal batzuk erabiltzeko asmoz, bere iragazkia atera du.

Esteka honetan lor daiteke.

Etorkizun hurbilean iragazki gehiago argitaratzeko asmoa du taldeak.