Goenagak showrooma ireki du bere obrarekin Donostian

Juan Luis Goenagak, bere lanak eskuragarriago jartzeko eta artelanen kudeaketa eta proiektuak bere seme-alabei delegatzeko asmoaz, bulego berria ireki du Donostian.

Goenagak, Musika Hamabostaldiaren 79. edizioko kartelaren egile izan eta bere ibilbidearen 5 hamarkada jasotzen dituen monografikoa argitaratu ostean, bai eta datozkion grinazko proposamenak behar bezala aurre egiteko ere bulego berria ireki du Donostiako zentruan.

Era honetan, bere artelanak publikoari gerturatzea bilatzen du, bere obra txiki eta ertainen, taulen, paperen, akuarelen eta bere “Eskulan” ezagunen lagin txiki bat edukiz.

Bertan, Juan Luis Goenagaren artelanak komertzializatzeaz gain, bildumatzaile, kolaboratzaile eta bestelako eragileei emango zaie harrera.

Barara Goenagaz, aktoresa eta enpresagilea, eta Telmo Goenagaz, unibertsitate eta enpresa hoberenetan hezia, gain, Juan Manuel Arriagaren (KUR Galeria) elkarlan nagusiarekin kontatuko du, zeinek tamaina haundieneko artelanak aurkeztuko dituen.

Baita Ekain Arte Lanak (Rita Unzurrunzaga) eta Galería Luis Burgos (Madril) kolaboratzaileak izango dira ere, artelan esklusiboak eskeiniz.

Edozein zalantza argitzeko, interesatua bulegoarekin harremanetan jar daiteke kontaktuko formularioa betez eta fisikoki aurkezteko beti ere aurretiko hitzorduarekin ahalik eta harrera hoberena egiteko asmoz.