Formatu txikiko 20 “Eskulan” Ekain Arte Lanak galerian

Ekain Arte Lanak-ek Goenagaren “Eskulan” teknikako formatu txikiko 20 lan aukeratu ditu galeriako “artista gonbidatua” atalerako.

“Eskulana”, eskuz egindako paper gaineko lana izateagatik deitua, artistan jada ezaguna den teknika bat da. Harekin hasi zen 90eko hamarkadan, labar-artea, arkeologia, arte erromanikoa edo geologia sakon aztertu heinean. Horietako asko hamarkada horretan hasi eta duela gutxi amaitu dira. Obra osatzen duten materialen artean olio-pintura, pigmentuak, argizariak daude besteak beste. Abstraktuak dira nagusi, naiz eta figurak azaltzen diren, Juan Luisen pinturan ohikoa den bezala. Erakusketa honek duen kolore paleta zabala da, kolore argitsu zein hotzak nahastuz. Batzuk testura eta materia gehiagorekin eta beste batzuk gutxiagorekin.

20 piezako erakusketa da, markoarekin batera 30×40 cm neurtzen dituztenak, Ekain Arte Lanak-eko “artista gonbidatua” atalean.